Bilboeder Taldea eraikuntza-talde bat da etxebizitza-guneen promozioan lan egiten duena. Etxebizitza librea edo babes ofizialekoak egiten ditu eta ondarearen alorrean ere lan egiten du, merkataritza eta hirugarren sektorean (bulegoak) bereziki.
Enpresa batzuek osatzen dute Taldea eta hauek jarduten hasi zirenetik, orain 10 urte, metatutako ezagutza eta esperientzia biltzen dute.
Bilboeder Taldeak Eurogesi enkargatzen dio proiektu guztien garapena.

Bilboeder promozio-sozietatea da. Etxebizitzaren promozioan esperientzia handia izateaz gainera, ondare-alorrean zentratu du bere jarduera 2005etik aurrera.
Etxebizitzaren alorrean, Bilboederrek parte hartu du Bilboko hiri gunean egindako hirigintza-operaziorik handienean. Miribillan kokatzen den proiektu honetan, Bilboederrek 1.100 etxebizitza (libreak eta babes ofizialekoak) garatu ditu.
Ondarearen alorrean, Bilboederrek merkataritza eta bulego-gune bat garatu du Miribillan ere, ibilgailuentzako aparkalekuekin, alokatu daitezkeenak.
Etxebizitza-gunea
Lokalak eta bulegoak