Web gune honetan sartu eta berau erabiltzen duenak, lege ohar honetan jasotako baldintza eta xedapen guztiak onartu behar ditu, sartzen edo erabiltzen hasten den lehen unetik.
Web gune honen titularra BIZKAIEDER 2000, S.L. sozietatea da (aurrerantzean, BIZKAIEDER). Espainiako naziokotasuna duen elkartea da, eta hau da bere egoitza soziala: Santiago de Compostela kalea 12, 3. solairua, Bilbo (48003) eta IFZ, berriz, B-95115259.
Datu pertsonalak betetzea ez da derrigorrezkoa. Bere datu pertsonalak ematen dituen erabiltzailea izango da datu horien egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta BIZKAIEDERek ez du edukiko horren inguruko erantzukizunik. Erabiltzaileak emandako datuak gure datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko dira eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatuko dira. Bere datuak emanez, erabiltzaileak datu horiek tratatzeko baimena ematen du, web guneak kasu bakoitzean adierazitako helburuetarako erabil daitezen. Edozein momentutan, erabiltzaileak bere datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du. Erabiltzaileak erregistratzean borondatez emandako datuak sartuko dira soilik fitxategietan.
Web gunean sartzen diren erabiltzaileek lege ohar honetan eta une orotan indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasotako baldintza guztiak errespetatu beharko dituzte, bai eta ordena publikoa, morala eta ohitura onak ere.
Zeharo debekatuta dago web gunearen edukiak legez kontrako, okerreko, zuzenbidearen kontrako eta moralaren kontrako helburuekin erabiltzea.
Erabiltzaileek web gune honetako edukiak ikusi eta inprimatu ahal izango dituzte, betiere, informazio xedez soilik egiten badute, eta ez dago eduki horiek inola ere aldatzerik.
BIZKAIEDER taldeak eskubidea dauka web gunean argitaratutako edukiak edozein unetan aldatu, osatu, erantsi eta kentzeko legitimatuta dago, horren berri aldez aurretik eman beharrik gabe. Halaber, BIZKAIEDERek edukien erabilera murriztu ahal izango du, arrazoi teknikoak direla-eta gomendagarria denean edo komenigarritzat jotzen duenean.
Erabiltzaileek ezin izango dute, inondik ere, web gune honetan sartu edo hura erabili, erabilera horrek web guneari kalte egiten badio, hura partzialki edo osorik ezereztu, edukiak, diseinu grafikoa edo iturburu kodea aldatu edo ezabatu, BIZKAIEDERen ekipoei edo haietan egon daitezkeen programa, fitxategi eta abarri kalte egin edo haiek hondatu, edo elementu horiek guztiak erabiltzen dituztenei kalte egiten badie.
Web guneko helbide elektronikoak ezin izango dira erabili, laga edo bildu, BIZKAIEDERek eskatu gabeko publizitate informazioak bidaltzeko.